APIaren erabilera adibidea

"Azpeitiko jatetxeen gida"

Datuen berrerabilpen adibidetzat honako aplikazio txiki hau garatzeko jarraitu den prozedura azaltzen da. Aplikazioak Azpeitiko jatetxeak erakusten ditu mapa batean kokatuta.

Erabilitako baliabidea: http://opendataazpeitia.gobernuirekia.net/eu/dataset/resource/287808e1-2...

DKANtik datuak lortzeko datastore APIa erabili da (Data API botoia). GET motako REST eskaera egiten da url-a modu honetan osatuta:

http://opendataazpeitia.gobernuirekia.net/api/action/datastore/search?re...

Kasu honetan: resource_id=287808e1-2616-44dc-a311-997b165f1d44

Honek datuak XML formatuan itzultzen ditu. Proiektu honetan datuak gero aplikazioan tratatzeko JSON formatuan jasotzeko aukera egin da. Horretarako URLa honela erabili da:

http://opendataazpeitia.gobernuirekia.net/api/action/datastore/search.js...

Honek zehaztutako baliabidearen datu guztiak itzultzen dizkigu. Eskaeraren emaitza aztertzen badugu, baliabidearen eremuak fields eremuetan erakusten dituela ikusiko dugu, eta datuak records eremuetan.

API honek eskaera konkretuagoak egiteko aukera eskaintzen du URLari hainbat parametro gehituta. Parametroak gehitzeko & erabiltzen da.

fields parametroarekin baliabidetik zein eremutako datuak lortu nahi diren zehaz daiteke. Adibidez, jatetxeen izenak lortzeko eskaera hau egingo dugu:

http://opendataazpeitia.gobernuirekia.net/api/action/datastore/search.js...

Kasu honetan, eremu guztietako datuak eskatu dira, modu honetan: http://opendataazpeitia.gobernuirekia.net/api/action/datastore/search.js...

Hemendik aurrera aplikazioa HTML, CSS, PHP y Javascript (Backbone) erabiliz garatu da aplikazioa. APIak ematen dituen beste aukerak

filters parametroak lortu nahi diren datuen artean iragazkiak egiteko aukera ematen du. Beste parametro batzuk ere badaude, limit, datu kantitatea mugatzeko; sort datuak irizpide batengatik ordenatuta jasotzeko, eta proiektu honetan erabili ez diren beste batzuk.

Informazio gehiagorako: DKAN DATASTORE API Documentation.

Proiektua: sartu

Image: