Datuak berrerabili

Bistaratze aukera integratua

Datu-biltegi plataforma honen ezaugarri interesgarri bat, eskaintzen duen datuen aurre-bistaratze aukera da. Izan ere, dituzten ezaugarrien arabera, datuak taula, grafiko edo eta mapan ikusteko aukera dago. Honek, fitxategirik daskargatu gabe, oinarrizko aurre-azterketa bat egiteko aukera ematen du.

Berrerabili zerbitzu eta produktuak sortzeko

Baina Open Data filosofiaren arlo, eta aldi berean, helburu benetan interesgarria datuon berrerabilpen aukera da, datuok edonork libreki erabiltzeko moduko formatutan argitaratuta baitaude. Hori dela eta, hala udalak nola hirugarren pertsona edo enpresa batek erabili ahalko ditu, datuotan oinarritutako aplikazioak garatu, datuok modu ulergarri eta errazean bistaratu, txosten eta analisiak garatu edo eta balio erantsia duten produktuak sortzeko.

Alde batetik, formatu ezberdinetan dauden fitxategiak deskarga daitezke. Horretarako nahikoa da, interesatzen zaigun dataset-aren barruko fitxategia ikustera sartutakoan Deskargatu aukeran klikatzea. Bestetik, eta bereziki zerbitzu edo produktu baten garapena helburu den kasuetan, APIa erabil daiteke, Data API botoitik abiatuta ematen diren xehetasunak eta DKAN Datastore API dokumentazioan azaltzen diren jarraibideak kontuan hartuta. Azken honen erabilera adibide bat ikus dezakezu hemen.