Open Data Azpeitia

Azpeitiko Udalaren helburua, gardentasuna

Azpeitiko Udalak politika egiteko eredu berri bat jarri zuen martxan, herritarrekin eta herritarrentzat elkarlanean lan eginez, haien iritzi, proposamen eta ekarpenak kontuan hartuta. Izan ere, Udal Gobernu irekia izan nahi du, elkarrizketan, parte hartzean, elkarlanean eta gardentasunean oinarrituta.

Administrazioaren eta herritarren parte-hartzea eta elkarlana bultzatzeko orain arte burututako lan prozesu eta ekintzei, aurrekontu parte-hartzaileak egiteko jarraitutako prozedura, kasu, gardentasunaren bidea jorratzeko asmoak jarraitzen dio, Gobernu Irekia filosofia politikoa bere osotasunean garatzeko asmoz. Honela, Open Data gunea ireki dugu.

Open Data Azpeitia proiektua bi gune bereizgarriz osatutako plataforman oinarritzen da, datu-biltegia eta zerbitzari semantikoa, Open Data eta Linked Open Data erako datuen argitaratze eta atzitze eskakizunei erantzuten dietenak, hurrenez hurren.

Datu-biltegi plataforman Open Data erako datuak aurkituko ditu erabiltzaileak, kasu batzutan, baita Linked Open Data erakoak ere, RDF formatuan, berauen artean nabigatu, grafikoki aurreikusi, formatu ezberdinetan jaitsi edota API bidez kontsultak egitekoa aukera izango duelarik. Zerbitzari semantikoan, berriz, askatutako datuetatik haratago, esanahi semantikoa gehituta RDF formatuan daudenak bakarrik aurkituko ditu, Linked Open Data ezaugarriak betetzen dituztenak, hain zuzen. SPARQL sarrera puntuaren bidez atzituak izan ahalko dira bertako datuak.

Azpeitiko Udalak, noski, herritarrentzat baina herritarrekin garatu nahi du Open Data proiektua bera ere, arrakasta elkarlanetik etorriko dela ulertzen baitu. Hori dela eta, interes hori duten herritarrek askatu beharreko datuen eskaera eta proposamenak egiteko aukera izango dute elkarlana atalean. Gainera, datuok berrerabiltzera ere animatu nahi ditu norbanako eta enpresak datuok oinarri dituzten zerbitzu edo produktuentzako erakusleihoaren bitartez.